Eskualdeko EH Bilduren agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 8a, 01:00

Beterri-Buruntzako EH Bilduk agerraldia egin zuen astelehen arratsaldean, aurreko agintaldiko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) buruzagien aurkako auziperatzea salatzeko. 

Zehazki, GHKko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandieta eta Ingurumen diputatu ohi Iñaki Errazkin auzitara eraman nahi dituzte. Horren aurrean, EH Bilduko hautetsiek erabakia “mendeku gosean baino ezin dugu kokatu” adierazi zuten. Agerraldian EAJ-PNV eta PSE-EEri kritikak luzatu zizkieten, eta bi alderdi horiei gogorarazi zieten “bere momentuan hartutako erabakiak oso ausartak eta koherenteak izan zirela hauteskunde kanpainan adierazitakoarekin. Beraz, zilegitasun osoz hartutako erabakiak izan ziren”.
Lasarten egin zuten agerraldian, besteak beste, Mikel Izagirre Urnietako zinegotziak eta Ana Carrere Andoaingo alkateak parte hartu zuten. Kritika egitearekin batera, auziperatuei elkartasuna adierazi zieten: “Auzi honetan ez zarete bakarrik egongo”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!