X. Argazki Rallya, Aizkardi mendi taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 6a, 01:00

Datorren igandean, azaroak 12, Aizkardi mendi taldeak antolatutako X. Argazki Rallyaren txanda izango da. 9 kilometroko luzera izango duen markatutako ibilbidean ateratako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Irteera, goizeko 09:00etan izango da Aizkardiko egoitzatik (Larrea auzoa 18B, Villabona). Kartelean ez ezik, www.aizkardi.com webgunean aurki daiteke rallyaren informazio zehatzagoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!