Behar Zanako IV. Udazken festa, pilotari gazteen festa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo igandea, Behar Zana pilota eskolak antolatuta, 80 pilotari gazte elkartu zen Villabonako Bearzana pilotalekuan, palaz nahiz eskuz aritzeko, IV. Udazken festan:

Argazkiak

Bata bestearen atzetik, partida laburrak jokatu zituzten pilotari gazteek eta gustura aritu ziren Amasa-Villabonako Behar Zana, Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza eta iparraldeko Angeluko Hardoytarrak pilota eskoletako neska-mutilak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!