Andoaindarrak giro euritsuan bozkatzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 5a, 01:00

Andoain Esan ekimenak gaurko herri galdeketa antolatu du. Giroa ez da batere atsegina, eta halere 1323 herrikide hurbildu dira botoa ematera (%10,75eko parte hartzea). Eguerdiko 13:30ean emandako datua da hori. Iluntzeko 20:00ak arte bozkalekuak zabalik daude Zumea plazan, Kaleberrian eta Agustin Leitza kalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!