Herri galdeketa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 5a, 01:00

Andoainen herri galdeketa egiten ari dira, Andoain Esan ekimenaren eskutik eta Gure Esku Dago mugimenduarekin elkarlanean. Agustin Leitzako bozkalekuan emozioa nagusitu da lehen orduan, Kataluniatik ekarritako hautesontzia sartu dutenean. Gaurkoan lehen botoa emakumeena izan da.

Goizeko lehen orduan arazo teknikoak izan badira ere, bozketa normaltasunez igarotzen ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!