Mendi Astea Andoainen azaroaren 13tik 19ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 4a, 01:00

Azaroak 13tik 19ra mendizaleek zer ikusi eta entzun izango dute Andoainen, Euskalduna Mendigoizale elkartearen eskutik. Iraola herrikidearen eta Urbistondo urnietarraren ikus-entzunezkoak ikusteaz gain, kirol mailan aski ezagun diren Iñurrategi eta Karrera entzuteko aukera ere izango dute.

Emanaldi guztiak Euskalduna Mendigoizale taldearen egoitzan izango dira, Kale Nagusiko 31n.

Azaroak 13, astelehena
20:00 Euskalduna:
“”Peru, Irutik bat”, Jon Iraolaren eskutik.

Azaroak 14, asteartea
20:00 Euskalduna:
“Bistare bistare”, Andoni Urbistondo eta Joseba Oiartzabalen eskutik.

Azaroak 15, asteazkena
20:00 Euskalduna:
Elkarteko lehendakaria hautatzeko bazkideen urteko batzar orokorra.

Azaroak 16, osteguna
20:00 Euskalduna:
“Porrotaren alde”, Alberto Iñurrategiren eskutik.

Azaroak 17, ostirala
20:00 Euskalduna:
Iker Karreraren emanaldia.

Azaroak 19, igandea
Mendi ibilaldia: Mandubia, Kizkitza, Atxurtzaga, Santa Marina, Ezkio, Santa Luzia, Anduaga, San Lorenzo, Itsaso, Mandubia. Ondoren babarrun jatea. Bazkaria eta busa: 40 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!