80 pilotari bilduko ditu Villabonako IV. Udazken festak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 3a, 01:00

Datorren igandean, azaroaren 5ean, inoiz izan den parte hartze handiena izango du  IV. Udazken Pilota Festak. Behar Zana talde antolatzailearekin batera, Adunako Txulobi, Zizurkilgo Ziotza eta Iparraldetik, Angeluko Hardoytarrak taldeek hartuko dute parte jaialdian:

Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako 80 neska eta mutilek parte hartuko dute goizeko 10:00etan hasiko den jaialdian. Eskuz zein palaz arituko dira partida motzak jokatuz eta joko garbi erakustaldia ere izango da.

Guztira 65 partida jokatuko dira 12:30ean amaitzea espero den jaialdian, ondoren Behar Zana elkartean hamaiketako ederra dastatuko dute pilotari gazteek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!