‘Slalom Urnieta’ motor erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 3a, 01:00

Iazko edizioari jarraipena emanez, Xoxoka Motor klubak bigarren slalom proba antolatu du igande honetarako. Motor zaletuek hitzordua dute Erratzun, igande honetan 10:30ean hasita. Lehenago egiaztapen probak egingo dituzte. 

 

Parte hartzen duten gidariek  zirkuitua osatu beharko dute. Abiadura eta trebezia, proba bien konbinaketa ondoen egiten duenak irabaziko du. Esnelat enpresaren parean dagoen aparkaleku handian  ezingo da aparkatu, azaroaren 4ko arratsaldeko 15:30etik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!