Zurrumurruen aurka eta elkarbizitzaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 3a, 01:00

Andoaingo Udalak eta SOS Arrazakeria erakundeak bi hitzordu sustatu nahi dituzte, 'Zurrumurruak Stop' tailerra eta 'Bizilagunak' egitasmoa.

 

Bizilagunak bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak eta familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da. Edonork parte har dezake, jende berria ezagutzeko jakin-mina duen guztiak eman dezake izena. Aurt engoan, Gipuzkoan hitzordua azaroaren 19an izango da. Familian, taldean edota banaka izena eman daiteke. Sustatzaileek maiz adierazi izan dutenez, estereotipoak hausten dituen bazkari multikulturalaz gozatzeko aukera da.

Zurrumurruak Stop tailerra, hein handi batean, estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko antolatu dute. Hori ere Andoainen izango da, azaroaren 13an. Andoaingo aurkezpen ekitaldian adierazi zutenez, “emigrazioren gainean eduki ditzakegun iritziak auzitan jartzeko aproposa da. Hala nola, gure artera etortze hutsagatik etxebizitzak eskuratzeko abantailak edukitzen dituztela…,  Eraiki diren ideia oker horiek hausteko, tailerrean errealitatea zein den erakusten da”.

Tailerra Zuzurrumurruak Stop
“Emigrazioren gainean eduki ditzakegun iritziak auzitan jartzeko aproposa”. Tailerra SOS Arrazakeriako kide Agustin Unzurrunzagak gidatuko du.
18:30 Urigain.
Azaroak 13, astelehena.

BAZKARIA BIZILAGUNAK
Bertako familia atzerritik etorritako familiarekin bazkari batean biltzen dituen egitasmoa da.  Bi familiekin dinamizatzaile bat biltzen da, harremanak erraztu ahal izateko.
Azaroak 19, igandea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!