Zaintzailearen estresa ikastaroa, azaroaren 2, 9 eta 16an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko azaroaren 2a

Zaintzailearen estresa, Lahar Elkargoak, Villabonako Udalarekin batera antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak dirulagundutako ikastaroa eskainiko da datozen egunetan Villabonako Subijana etxean:

Ikastaro hau Gerontologia arloan lan egiten duten eta etxebizitzan menpekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei zuzenduta dago.
Doako ikastaroa da.
Azaroaren 2, 9 eta 16an eskainiko da, Villabonako Subijana etxean. Ordutegia: 15:00-18:00. Hizlaria: Gabriela Mondragon, psikologoa. 

Ikastaroan interesa dutenek Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetara jo behar dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!