Pantxikaneko Pilar Imaz omendu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 2a, 01:00

Herritar talde baten ekimenez, omenaldi xumea egin zioten atzo Zizurkilen, Pilar Imazi. 90 urte bete zituen atzo Pilarrek eta zoriontzeaz gain, urte luzetan Pantxikane tabernan egindako lana eskertu zioten herrikideek. Urte askoan Pilar!

Argazkiak / Bideoa

Meza ondoren, agurra dantzatu zioten bi dantzarik eta lore sorta ederra ere jaso zuen opari. Aspaldiko kontuak berrituz eta elkarrekin hamaiketakoa eginez amaitu zuten omenaldi ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!