Eskualdeko odol-emaileei omenaldia Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 2a, 01:00

Joan zen urriaren 29an, odol-emaileei urtero egiten zaien omenaldia eskaini zitzaien Urnietan. Villabona-Zizurkil-Adunako delegazioko lau kidek aipamen berezia jaso zuten:

 

Hain zuzen ere, 25 aldiz odola eman duten 2 gizonek, 40 aldiz eman duen emakume batek eta 60 aldiz eman duen beste emakume batek.

Villabona-Zizurkil-Adunako odol-emaileen elkarteko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete emaile guztiei euren parte hartzeagatik, eta era berean, etorkizunean ere aurrera jarraitzeko deia luzatu nahi diete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!