Beldurrezko etxea Urnietan: Gazteentzat, gazteek egina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 2a, 01:00

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Gaztelekuko erabiltzaile zaharrenek ‘Beldurrezko etxea’ antolatu dute. Azken asteetan 15-16 urteko hamar gazte lanketa berezia egiten aritu dira, Gaztelekuko hezitzaileen laguntzarekin. 

  • • Izen ematea: Egunean bertan, Lekaion.
  • • Adina: 10-16 urte.
  • • Oharra: 6-8 pertsonako txandak osatuko dira.
  • • Sinopsia: “Etxeetan, familietan kaosa piztu da, herriko haurrak galdu egiten dira eskolatik etxerako bidean eta desagerturik daude, adineko jendea ere hilik agertu da… Urnieta herri txikia izanik, denek elkar ezagutzen dute eta leku guztietan ez da besterik entzuten. Jendea etxean geratzen hasi da eta gauetan soinu arraroak entzuten dira. Ba omen da baserri bat herritik urruti samar dagoena eta bertako aitona aspalditik ikusi ez dena… Baserri horretan zer gertatzen den ikertzera ausartuko al zarete?”.

Azaroak 3, ostirala.
18:00-20:00 Lekaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!