Bizilagunak, bertako familiak atzerrikoekin biltzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 2a, 01:00

Amasa-Villabonako Udalak, azaroaren 19an burutuko den Bizilagunak programan parte hartzera gonbidapena luzatu du. Ekimenean parte hartu nahi duenak, izena eman behar du aurrez:

"Begira ingurura! Herrialde desberdinetako hainbat lagun ikusiko dituzu zure Villabonako kaleetan barrena … Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk ekarri dituen hona, zer bizipen eta inpresio duten hemengo bizitzari buruz ? Edo agian, zu zeu etorkina zara eta ez duzu sekulan bertako inork ezagutu eta lagunik izateko aukerarik izan, edo herrialde honi buruz gehiago jakiteko", jakinarazi dute ekimeneko bultzatzaileek.

Bertako familia eta pertsonak, atzerritik etorritakoekin, bazkari batean bildu nahi dituen egitasmoa da Bizilagunak. Azaroaren 19an, ordu biak inguru, bazkari bakoitzean, bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat bilduko dira bi familietako baten etxean.

"2012tik Euskal Herrian milaka lagunek parte hartu dute Bizilagunak proiektuan. Aurten zuk ere bizi dezakezu esperientzia hori. Bertakoa edo  kanpotik etorritakoa izanik, hemen bizi bazara familia, bikote, pisukide edo lagunekin, eta zure herri edo hiriko jende berria ezagutu nahi baduzu, animatu eta parte hartu!".

Ekimenean parte hartzeko, aurrez eman behar da izena:
sosracismobizilagunak@gmail.com  943.321811 / 622412266  tolosaldea.bizilagunak@sosracismo.eu  660792398

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!