P. Mª Otaño eskolako HHko gelak auzolanean berritu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 2a, 01:00

Joan zen asteburuan, Zizurkilgo P. Mª Otaño eskolan, hogeita hamar gurasotik gora aritu zen auzolanean HHko gelak eta altzairuak margotzen. Jarraian Ombu guraso elkarteko kideek igorri duten idatzia:

Argazkiak

"P.Mª Otaño eskolako argiak piztuta ikusiko zenituzten asteburu honetan... Lasai, ostiralean inor ez zen ahaztu ateak itxi eta argiak itzaltzeaz. Gauza handia gertatu da  paretaren beste aldean!

Ikasturte honetan Haur Hezkuntzan,  Sopuertako Labaluga ikastetxeko hezitzaileak bidelagun hartuta, proiektu berri bat jarri da martxan. Beraien esperientziatik abiatuta,  gure eskolan  egiten dugun hori hobetzen eta pulitzen laguduko digute eta nola ez lanerako modu berriak irakatsiko dizkigute.

Bide honetan espazioaren berrantolaketa  eta egokitzea ezinbestekoak dira eta honetarako HHko geletako paretak eta altzariak kolore neutro bat izateak, berebiziko garrantzia du. Arrazoi estetikoez gain, lanerako gune lasaiak sortzea da asmoa, gure haurrentzat, esperimentatu eta jakintzak eskuratzeko guneak prestazea, alegia.

Eta gurasook proiektuarekin bat eginda gure ekarpena eginez lan horretan laguntzeko konpromezua hartu dugu. Horretarako pasa den asteburuan  komunitate osoari deialdia luzatu genion eta  hainbat guraso, senide eta herritar asteburuan auzolanean aritu gara gelak eta altzariak margotzen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu, astean zehar prestaketa lanetan eta asteburuan margotzen aritu diren guztiei. Beste behin ere gure eskolan auzolanean ametsak egi bihurtu daitezkeela frogatu da. Gora zuek!".

 

 

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!