Nafarroako euskalgintzari laguntzeko Errigora kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko aza. 6a, 01:00

Elikadura arduratsua geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari den garaiotan, Euskal Herrian bertako produktuak sustatu eta bide batez euskalgintza diruz laguntzeko Errigora kanpaina abiatu zen duela urte gutxi. 50 eurorekin Nafarroako Erriberako jaki goxoak eskuratzeko aukera dago, jakinik gainera, diru horren %25a Nafarroako euskara sustatzeko erabiliko dela. 

Azaroaren 14ra arte Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatzeko tartea izango da. Kanpainaren aurkezpen ekitaldian Eneko Guridi Errigorako lantaldeko kideak honakoa nabarmendu zuen: ”Nafar hegoaldeko euskalgintzak hain beharrezkoa duen elkartasunezko bultzada anaikor bat bidaltzeko garaia heldu da; baita zonalde hartako nekazariei beraien ogibidean laguntzekoa, edota ekimen alai, anitz eta behetik gorakoa hauspotzekoa ere bai. Alegia, herria egitekoa.”

Bi saski aukeran

Saski zuria
50 euro. Epea: Azaroak 14.
Zainzuri estra lodiak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga) Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus), Pikillo piper osoak (El Escolar, Iturri edo El Agricultor), Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun, Mendiko edo Bagordi), Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun),  Melokotoia almibarrean (Almanaque), Pasta ekologikoa (Martinelli), Arroza (El Alcaraván), Teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante), Patxaran-pastak (Urrutia), Molineritoak (El Molinero),  Tomatea olioarekin (Pedro Luis), Pikillo piper mamia (Gobeiaberri).

Saski beltza
50 euro. Epea: Azaroak 14.
Zainzuri estra lodiak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga) Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus), Pikillo piper osoak (El Escolar, Iturri edo El Agricultor), Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun, Mendiko edo Bagordi), Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun),  Melokotoia almibarrean (Almanaque), Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun), Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo), Potxak (Maria Jesus), Aran-marmelada (Pedro Luis), Almendrak (Ablitasgo kooperatiba), Kardu ekologikoa (La Churta), Pikillo saltsa (Maria Jesus).

HERNANIN SALGAI
AEK, Langile Ikastola, Karabeleko Ekonekazaritza eta Lurreko Ekodenda.
ANDOAINEN SALGAI
Aita Larramendi  ikastola, AEK eta Ernaitza Liburudenda.

ADUNAN SALGAI

Uztartza taberna

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!