Aiurri aldizkariaren 504 zenbakia ostegun eta ostiralean banatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 31a, 01:00

Inprentan da dagoeneko Aiurri aldizkariaren 504 zenbakia. Datorren ostegun eta ostiralean banatuko da harpidedunen etxeetara. Besteak beste, Kataluniako prozesua mintzagai izango dute Katalunian jaio eta Beterri-Aiztondo eskualdean bizi den hainbat herritarrek. Amaia Goikoetxe, Bertsozale Elkarteko komunikazio teknikariak, bestalde, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren inguruan hitz egingo du. Auzolanean konponduko duten Asteasuko elizako erlojua ere mintzagai izango da eta Dadai Sabout Andoainen bizi den sahararrak ere hartu du hitza, beste hainbat herritarrekin batera:

3 IRITZIA
Txomin Garmendia
4-5 ERREPORTAJEA
Kataluniako prozesua, eskualdeko kataluniarren begietatik
6-7 ESKUALDEA
Amaia Goikoetxea, Bertsozale Elkarteko komunikazio teknikaria
8-9-ANDOAIN
Dadai Sabout, Andoainen bizi den sahararra
10-11 AMASA-VILLABONA
. San Martin festak, parez pare
. Pepita Lasa oroimenean
12-13 ZIZURKIL
. Atxulondo tabernaren itxiera
. Inazio Otaño eta Pepi Zubeldia, ateak ixteko ordua
14-15 ASTEASU
Elizako erlojuaren konponketa, auzolanean
16 ADUNA
Apakintza, zaharberritzea eta artisautza
17 LARRAUL
Jolas-parke zaharraren parte hartze prozesua
18-19 HAMABOSTEAN BEHIN
20 ZORION-AGURRAK
21 AGENDA
22 AZKENA
Bailarako hainbat fusilatu gogoan

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, KLIK BAKARRERA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!