Txirrindulari gazteei zuzenduriko mahai-ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 29a, 02:00

Andoaingo txirrindulari eskolak eta Allurralde kirol patronatuak “Txirrindulari gazteak profesional izatearen bidean” mahai-ingurua antolatu du, profesional mailako korrikalari eta entrenatzaileekin. Santesteban, Iturria eta Odriozola iragarrita daude. Maila handiko solasaldia, beraz. 

Datorren azaroaren 4an izango da, larunbatarekin, Basteron, arratsaldeko 17:30ean hasita. Sarrera doakoa da, baina antolatzaileek aldez aurretik izena emateko aholkua luzatu dute info@andoaingo.eus e-postara emaila idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!