Dozenaka lagun giza katean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 28a, 02:00

Andoain Esan ekimenak deituta kalejira eta giza katea egin dituzte Andoaingo herrigunean. Goikoplazatik hasi dira trikitilarien doinuen atzetik segika, eta Juanita Alkain plazan lehen geldialdia egin dute. Erraldoiak han batu zaizkie, eta denak giza katea osatuz Zumea plazaraino iritsi dira.

[Argazkiak]

Bertan bilduta, taldeko argazkia atera dute eta ondoren talo jateari ekin diote. Giro onean joan da erabakitze eskubidearen aldekoak. Ibilbidean, beraz, datorren igandeko hiru bozkalekuetatik igaro dira. Azaroaren 5ean herri galdeketa egingo dute Andoainen, goizeko 09:00etatik 20:00ak arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!