2017ko TOKIKOM SARIAK
Azalik onena:
Hiruka Astekaria (Uribe-Kosta, Bizkaia): “Itsasadarrean, bizirauten”
Edukirik onena:
Anboto Astekaria (Durangaldea): “Martxoak 31”.
Ikus-entzunezkorik onena:
“Baleike.eus (Zumaia, Gipuzkoa): “Tapa-Pala II”.
Iragarkirik onena:
Aipamen berezia:
Hiruka (Uribe-Kosta, Bizkaia): “Udako ale berezia”.
Aipamen berezia:
Puntua (Debagoiena, Gipuzkoa): “Genero berdintasunarekiko konpromisoa”.
Jone Guenetxea TOKIKOMeko presidenteak eman dio hasiera gaurko jardunaldiari. Segidan, Xabier Arregi Usurbilgo alkateak hartu du hitza Beterri-Buruntza udaletxeen izenean. Xabier Arregik bezalaxe, Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak eta Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak herri komunikabideen lana nabarmendu dute. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zuzendari nagusia ere Sutegin izan da. Instituzioetako ordezkariak izan dira, hain zuzen, sariak banatu dituztenak