Handia filma, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 27a, 02:00

Asteburu honetan Handia filma eskainiko dute Villabonako Gure zineman. Larunbatean, gaueko emanaldiaz gain, ezohiko saioa eskainiko dute 19:30etan. Igandeko emanaldia are bereziagoa izango da, izan ere, Jon Garaño filmaren zuzendaria, eta Joseba Usabiaga eta Iñigo Aranburu aktoreak gerturatuko baitira bertara. Filmaren amaieran, solasaldia eskainiko dute gainera. Saio guztien ordutegia:

- Urriak 28, larunbata. 19:30 eta 22:00.

- Urriak 29, igandea. 19:30.

- Urriak 30, astelehena. 21:00.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!