Bandoa, Lurraldebus autobus-lineen berrantolaketa dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 27a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu duen Lurraldebus zerbitzuko autobus-lineen berrantolaketaren inguruan, Amasa-Villabonako Udalak ondorengo bandoa kaleratu du:

1.- Foru plan honekin bat ez datorrenez, oraingo autobus-linea guztien frekuentzian murrizpen bat eragin duelako, Udalak beharrezkoak diren alegazioak aurkeztu dituela, bai denboran, baita forman ere.

2.- Alegazio horietan, non gobernu taldeak eginiko analisiari bizilagunen kexak gehitu zaizkien, momentuan indarrean dauden autobus erdizuzenen linea (Tolosa-Villabona-Donostia), ibilbideko herri guztietan gelditzen den Tolosa-Donostiako linea eta Ospitaletik pasatzen den lineako frekuentzia mantentzeko beharra azpimarratzen da. Horrez gain, eta beste gai batzuren artean, Magisteritzako Fakultateko geltokia mantentzea eskatzen da kanpus unibertsitarioarekin dauden konexioak ez zapuzteko eta Resa Guipuzcoanan zegoen geltokiari beste aukera bat aurkitzeko.

3.- Alegazio hauek Udalak formalki eginiko gaitzespenari gehitzen zaizkiola aurreko bi udetan frekuentzietan eragindako murrizketen harira.

4.- Proiektu honetan hartutako neurriek kaltea eragin dietenez herritar askori, Udal honek beharrezkoak diren pauso guztiak emango dituela bere herrikideen interesak defendatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!