Odol-emaileen bilkura igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 27a, 02:00

Urnietako delegazioak antolatuko du aurtengo odol-emaileen bilkura eta Oianumen bertan Aia, Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Hernani, Ibarra, Irura, Lasarte-Oria, Orio, Tolosa eta Usurbilgo delegazioak bilduko dira. Ohi bezala, hainbat aldiz odola eman dutenei egingo zaio aipamena.

Odola ematea erraza da, eta emaileari ez zaio denbora askorik eskatzen. Elkartasun keinu horrek biziak salbatzen ditu, horregatik da elkartasun keinu hori hain garrantzitsua. Odol-emaile askok errepikatu egiten dute, eta urteen poderioz 25, 40 edota 50 aldiz odola ematera irits daitezke. Urtean behin odol-emaileek lagunarteko bazkaria egiten dute, hainbat kide omentzeko baliatzen dutenak. 
Iaz, Andoaingo odol-emaileek hartu zuten jaia antolatzeko ardura eta aurten urnietarrei iritsi zaie txanda. Urte berezia izaten ari da Urnietako taldearentzat. 33 urteko ibilbidea osatu dute eta aurtengo jaietan txupinazoa botatzeko ohorea eskaini zieten. Izaskun Miner eta Manoli Sorondo igo ziren udaletxeko balkoira, Urnietako taldearen izenean, esker- ona adierazi eta txupina botatzera.
Egun hauetan igandeko ospakizuna prestatzeko lanean ari dira, buru-belarri. Dozenaka lagun elkartuko dira, guztiak ere odola ematearen elkartasun keinu txiki hori eraginda. 13:15ean hasiko da ospakizuna, harrera ekitaldiarekin. Bazkariarekin osatuko dute ospakizun kutsuko eguna.
 

EGITARAUA URRIAK 29, IGANDEA
13:15    Odol-emaileei  harrera eta agurra Oianumen.
13:30    Domina, diploma eta garaikurren banaketa.
14:30    Bazkaria Oianume jatetxean bertan.

NABARMENDUKO DITUZTENAK
Urnieta: Ana Jesus Salsamendi
Berta do Santos, Jose Miguel Ruiz, Jose Ignacio Rodriguez.
Andoain: Juan Jose Ezkiaga, Beatriz Bravo, Jesus Maria Hernandez, Eugenia Montero, Pablo Hernaez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!