Onddo gazte asanbladaren eskutik, egun osoko jaia larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 25a, 02:00

Onddo gazte asanbladako kideek, aurreiritzi eta zalantzekin amaituz, Villabonako Gaztetxera gerturatzeko deia luzatu die herritarrei. Datorren larunbatean, urriaren 28an, egun osoko egitaraua prestatu dute "denok elkar ezagutu eta denen laguntzarekin gaztetxeari egurra emateko". Larunbaterako egitaraua:

-11:30 ezagutza jolasak eta ondoren asanblada.

-Bazkaria. Bakoitzak zerbait ekarri, dene artean banatu eta jateko.

-Arratsaldean, jokoak.

-Afaria: Bakoitzak bere bokadilloa. Ondoren, bertso txisteak. Eta gaua ederki bukatzeko, parranda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!