Milatik gora dira alegazioak aurkeztu dituzten andoaindarrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 24a, 02:00

Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolamenduko sailak zerbitzu publikoko autobusen kontzesiorako irizpide berriak zehaztu dituenetik, eskualdeko Udalak aurka agertu dira. Baita herritarrak ere. Udalak 1022 herrikideren alegazioak aurkeztu dituela iragarri du, ohar bidez.

Elkarlanerako deia luzatu du: “Elkarlanean egindako proiektu berri bat martxan jartzeko unea da, herritarren beharrak kontutan hartuko dituena eta murrizketarik gabeko zerbitzu bat eskainiko duena. Ostegun honetako plenoan (19:00tan) gaia jorratuko dugu, udal talde ezberdinek hainbat mozio tartekatu dituztelako. Gaiarekin kezkatuta dauden herritarrei plenoa bertatik bertara jarraitzeko dei egiten diegu”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!