Irigoien Urnietako desafioko harriekin garaile

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 24a, 02:00

Joan zen igandean Diva harri txapelketa ospatu zuten Aiako idi-proben plaza estalian, 220 ikusleren aurrean. Txapelketa honen berezitasuna izan zen, duela 55 urte Tolosako zezen plazan Juan Iguaran eta Martin Lizeaga urnietarren arteko apustu sonatuan erabilitako bi harriak erabili zituztela partehartzaile izan ziren bederatzi harri-jasotzaileek.

Juan Iguaranek eta Martin Lizeagak duela 55 urte jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jaso zituzten Aiako probalekuan.
Denbora: 
3 minutuko txandak.
Harriak:
10 arroako zilindro bereziak, biak 125 kilokoak. 
Sailkapena:
1. Aimar Irigoien, 57 altxaldi.
2. Mikel Lopetegi Urra,  55.
3. Imanol Albisu, 45.
4. J.M.Iruretagoiena Izeta III.a, 44.
5. Aimar Galarraga, 43.
6. Xabier Peñagarikano, 40.
7. Gorka Etxeberria, 29.
8. Julio Jimenez, 27.
9. Jon Peter Scott, 18.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!