Sahara hizpide izango dute Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 23a, 02:00

Astearte honetan ASVDH Giza Eskubideen Urraketen Biktimen Saharako Elkarteko lehendakari Brahim Dahane Andoainen izango da. Eguerdiko 12:00etan Andoaingo Udalak harrera egingo dio eta arratsaldeko 19:00etan "Okupazioaren Aurkako Borroka eta Giza Eskubideak Sahara Okupatuan" hitzaldia eskainiko du Basteron.

Hitzaldia Mundubat eta Hurria Sahara elkarteek antolatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!