Gobernu taldearen erantzuna Andoaingo jeltzaleei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 23a, 02:00

“Mozioa plenoko gai ordenetik kanpo geratu da udal mailan aplikatu beharreko gai bat delako, eta beraz, dagokion batzordean landu, eztabaidatu eta diktaminatu behar delako”, Gobernu taldearen erantzuna EAJ-PNVri.

Horri buruz joan zen ostiraleko Bozeramaleen Batzordean hitz egin zela erantsi dute prentsa oharrean, “taldeen gehiengoak babestu zuelarik”.

Jeltzaleen jarrera deitoratu dute, “funtzionamendua zein den aski ezagutzen dutelako. Agintaldian zehar hainbat mozio atera dira plenoko gai ordenetik euren eskariz, hain zuzen, lehenbizi batzordean landu behar zirela argudiatu izan baitute. Bada, hauxe kasu berbera dugu. Argi utzi nahi dugu mozioak edozeinek eta edozein gairi buruz aurkez ditzakela, baina horretarako jarraibide eta prozedurak errespetatuz; dagokiona dagokion tokian jorratuz”.

__

[Hemeroteka]

Jeltzaleen kritika gobernu taldeari

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!