Giro polita Herrien Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 23a, 02:00

Giro ederrean ospatu zen XXI. Herrien Eguna joan den larunbatean, kultura, folklorea eta gastronomia izan zen nagusi Zumea Plazan ospatu zen eguna. Nafarroa Plazan egin izan dira aurreko edizioak, eta aurten festa gunea aldatu izanak on egin diola Jaiari esan beharko da, ikusita plazara larunbat eguardi arratsaldean bildu zen jendetza.

[Argazkiak]

Gora Kaletxiki txaranga eta Olagain elkarteko txistulariak Andoaingo kaleak girotzen jardun zuten eguardi partean, eta Zumea Plazara abiatu ziren 13:00etan jarrita zegoen hitzordura. Han, Hogar Extremeño elkarteko presidente den Inaki Gomezek ongi etorria eman zien plazara hurbildu ziren guztiei. Ondoren, musika eta dantza emanaldia ospatu zen oholtzan, Olagain txistularien elkartearen, Gora Kaletxiki txarangaren, Urki dantza taldearen eta Alberto Agirre abesbatzaren eskutik.

Plazan bildutako herritarrek talde horien emanaldiaz gain, bertan jarri ziren postuetan Extremadurako jan eta edanekin ere gozatu ahal izan zuten.   

Arratsaldean, berriz, Zuena emakumeen elkarteko Sebillanen taldea, Donostiako Extremadura elkarteko dantza taldea eta Lasarteko Zambra dantza taldea igo ziren oholtzara.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!