Uhinak emanaldia, hunkigarri bezain goxoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 26a, 02:00

Joan zen larunbat iluntzean, Gurea zinema berrituaren inaugurazio ekitaldian, aretoa bete-beteta zegoela, musika, ahotsa eta dantza oinarri dituen Uhinak emanaldia eskaini zuten. Harrera beroa izan zuen ikuskizunak; ikusleak asebeteta eta protagonistak pozik geratu ziren jasotako erantzunarekin.

Argazkiak / Bideoa

Ana Iparragirre billabonatarra (pianoa), Maialen Urdapilleta billabonatarra (dantzaria), Klara Mendizabal Villabonako Eresargi Txiki abesbatzako zuzendari donostiarra (ahotsa) eta Amaia Gutierrez Iruran bizi den oriotarra (biolina), lau neska, lau artista izan ziren protagonista. Hizkuntza ezberdinetan abestutako kantuak, doinu apal eta biziagoak, dantza koreografia zainduak..., sentsibilitate handiz landutako emanaldia eskaini zuten, ikus-entzuleak hunkitzerainokoa. Hilabeteak igaro dituzte Uhinak emanaldia prestatzen eta saiora gerturatutako ikus-entzuleen erantzuna jasotzeko irrikitan zeuden. Villabonan emanaldiaren aurkezpena eginda, pozarren geratu dira jasotako harrera beroarekin, etorkizunean emanaldi gehiago eskaintzeko gogoz.

Aiurriren 502 zenbakian, Uhinak emanaldiaren inguruan argitaratutako erreportajea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!