Odol-emaileen bilkura igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 23a, 02:00

Gipuzkoako Odol-emaileen elkarteak intsigniak eta diplomak banatuko dizkie hainbat kideri, datorren urriaren 29an Oianume sagardotegian egingo duten ekitaldian. Urnietatik honakoak nabarmenduko dituzte: Ana Jesus Salsamendi, Berta do Santos, Jose Miguel Ruiz eta Jose Ignacio Rodriguez.

Egitaraua: 
13:15 Odol emaileei harrera.
13:30 Domina, diploma eta garaikurren banaketa.
14:30 Bazkaria. Prezioa: 36 euro. Izena emateko azken eguna urriaren 21a da.

Izena-emateko:
628 345 199 (Izaskun).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!