Urnietar kutsuko lehia Aiako probalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 21a, 02:00

1962an Juan Iguaran eta Martin Lizeaga urnietarrak, Tolosako zezen plazan jokatutako harri-jasotze apustuak zeresana ematen jarraitzen du. Orain, apustu hartatik 55 pasa direnean, Aiako Idi Proba elkarteak txapelketa berezia antolatu du. Igandean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Bi urnietarren apustu hura berdinketarekin bukatu zen, ez zen izan ez irabazle, ez galtzailerik, eta garaiko urnietarrak lerratu zituen baten ala bestearen alde. Duela bost urte, apustuaren 50. urteurrena betetzearekin batera, Iñistorra elkateak Urnietar Prestu izendatu zituen bi harrijasotzaile urnietarrak. Orain, apustu hartatik 55 pasa direnean, Aiako Idi Proba elkarteak txapelketa berezia antolatu du. Txapelketa hau Aiako probalekuan gauzatuko da datorren igandean (urriak 22) arratsaldeko 18:00etan hasita. Txapelketa horretan harri-jasotzaile bakoitzak 3 minutuko bi tanda egin beharko ditu, bata duela 55 urte Juan Iguaranek erabilitako harriarekin, eta bestea Martin Lizeagak apustu berean erabilitakoarekin. Kilo gehien bizkarreratzen duena izango da garailea. Izena eman duten harrijasotzaileak hauek dira:
•    Aimar Irigoien (Errezil).
•    Aimar Galarraga (Aia).
•    Gorka Etxeberria (Orio).
•    Mikel Lopetegi (Zarautz).
•    Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III (Aia).
•    Xabier Peñagarikano Peña (Aizarnazabal).
•    John Meter Scout (Algorta).
•    Julio Jimenez (Avila).
•    Goikoetxea (Elgoibar).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!