Eskualde mailako lehen gazte ginkana

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 19a, 02:00

Buruntzaldeko euskararen ginkanaren lehen edizioa martxan jarri da, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko asmoz. Lehiaketan parte har dezakete Andoain, Urnieta eta eskualdeko 12-16 urteko gazteek. 

Lehiakideek euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte. Taldeka jokatuko da eta internet bidezko lau proba ezberdinetan aurrera egiten duena finalera sailkatuko da. Saria ez da, ez, nolanahikoa izango. Txapeldunak 1.000 euroko saria jasoko du eta txapeldun-ordeak 500.
Izen-ematea egiteko epea dagoeneko irekita dago. Informazioa Gazte Lokalean eskuragarri dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!