Andoain Esan herri galdeketa antolatzeko lanetan ari da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 19a, 02:00

Datorren azaroaren 5ean “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?” galdetuko zaie andoaindarrei. Urriaren 28tik aurrera, berriz, gizarte mailako ekitaldi sorta antolatuko dute: Giza-katea, gazte solasaldia Julen Telleriarekin, Anjel Oiarbideren hitzaldia eta Kike Amonarriz, Beñat Sarasola eta Oihana Iguaran Tolosaldeko kideekin mahai-ingurua.

Laguntzaile izateko deia:

LAGUNTZAILEEN PREMIA
Antolaketa lanetan eta egunean bertan aritzeko laguntzaileen premian daude. Izena emateko:

  • Batzar irekia boluntario berrientzat Kale Berriko egoitzan, urriaren 25ean, asteazkenarekin, 19:00etan hasita.
  • Emaila: andoainesan@gmail.com

Andoaingo herri galdeketa gauzatzeko prozesua azken txanpan sartzen ari da. Apirilean aurkezpena egin zenetik, galdeketa gauzatzeko mila eta bostehun sinadura lortu dira eta dagoeneko herritarrei zein galdera egin adostu da. Azaroaren 5eko kontsultari begira, Andoain Esan ekimeneko kideak ekimen betean dira. Datozen egunetan, Andoaingo etxeetan galdeketan parte hartzeko botoak jasoko dituzte argibidez osaturiko eskuorriarekin batera. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!