Larunbatean hasiko da Ipuinen Unibertsoa familian ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 18a, 02:00

Hileko hirugarren larunbatak bereziak izaten dira Plazida Otaño liburutegian. Izan ere, iaz abiarazitako 'Ipuinen Unibertsoa familian' ekimenak jarraipena izango baitu aurten ere. Bailarako guraso elkarteek eta liburuzainek bideratzen dituzte ipuinaren inguruko saio bereziak. Larunbat honetan egingo dute ikasturteko lehen saioa, 11:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!