Oihana eta Beñat Iguaran, Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 17a, 02:00

Larunbatean, Tolosan jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken final-laurdena. Etxahun Lekue izan zen saioko garaile. Final-laurdenak amaituta, finkatuta geratu zen Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu diren bertsolarien zerrenda. Tartean dira Oihana eta Beñat Iguaran lehengusu amasarrak. Bere saioa irabazita sailkatu da Oihana, puntuazioz Beñat.
 

Honakoak dira finalaurrekoetan arituko diren bertsolariak: 

Saioetako irabazleak: Alaia Martin, Jon Martin, Oihana Iguaran, Miren Amuriza, Nerea ibarzabal eta Etxehun Lekue.

Puntuazioz: Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Unai Agirre, Maddalen Arzallus, Nerea Elustondo, Jon Maia, Jone Uria, Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe, Beñat Iguaran eta Aimar Karrika.

Urriaren 28an abiatuko dira finalaurrekoak Bastidan. Final handia, berriz, abenduaren 17an jokatuko da BEC-en, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartel guztiak amaitu dira dagoeneko.

Eskualdeko bertsolariak finalaurrekoetan
Azaroak 4, larunbata

Maule-Lextarre (Zuberoa). 17:00.
Beñat Iguaran amasarra, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal.
Azaroak 12, igandea
Durango (Bizkaia). 17:00.
Aitor Mendiluze andoaindarra, Oihana Iguaran amasarra, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza eta Miren Artetxe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!