Laguntzaile pertsonalentzako premiazko informazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 16a, 02:00

Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi denez, lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratu diren konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia argitaratu da Euskadiko Aldizkari ofizialean.

Lanbide kualifikazio guztien artean, honako bi sartzen dira: “Pertsonei etxean gizarte-arreta eta osasun-arreta” eta “Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan eta gizarte-arreta eta osasun-arreta ematea”.  

Aurrez izena emateko eskaera urriaren 2tik 20ra aurkeztu ahal izango da, Gipuzkoakoa hainbat ikastetxeetan. Aiztondoko bailarari eta Buruntzaldeari dagokionez, honako lekuetan, hain zuzen:

- Hernani: CIFP Gizarte-berriztapena LHII. Karmelo Labaka 7 (telf. 943551958).

- Usurbil: CIFP Usurbil LHII. Etarte 9. (telf. 943364600).

- Lasarte-Oria: CIFP Eagi Lasarte LHII. Donostia etorbidea 5 (telf. 943000500). 

- Zizurkil: IES Fraisoro Eskola BHI. Elbarrena z/g (telf. 943692162).

Aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako arduradunek deialdia eragiten dieten pertsonek jakin beharreko beste zenbait ohartarazpen egin dituzte. Lehengoa, laguntza pertsonaleko lanak egiten dituztenek, 2018tik aurrera lan horretan jarduteko lehen aipatutako bi lanbide kualifikazioetatik baten bat izan beharko dutela, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak emaniko laguntzaile pertsonal gida saritzeko behin-behineko edo ez-ohiko gaitzaren ziurtagiria.

Bestalde, konpetentzia profesionala ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura hauetan izena emateak laguntzaile pertsonal lanetan aritzeko behin-behinekoan gaitzea ekarriko duela., 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2022 arte.

Deialdiaren gainean xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, jo daiteke Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetara.

Telefonoa: 943304343.  

Korreo elektronikoa: gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

Helbidea: Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen gunea (2. solairua). Pio Baroja 1.B.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!