Kiva programari buruzko informazio bilera Zubimusun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 16a, 02:00

Zubimusu Ikastolak iazko ikasturtean ezarri zuen Lehen Hezkuntzan Finlandiatik datorren Kiva programa ezaguna eskola jazarpena prebenitzeko xedez. Aurtengo ikasturtean metodologia DBHko lehenengo mailara ere zabalduko da:

Zubimusu Ikastolan programa gauzatzeaz arduratzen den lan-taldeak informazio bilera deitu du gurasoentzat programa zertan datzan eta nola lantzen den azaltzeko.

Bilera, bihar, urriaren 17an izango da, Txermingo eraikinean. Lehenengo deialdia 17:30erako egin da eta euskaraz izango da. Bigarrena, berriz, gazteleraz egingo da 18:15ean. Ikastolako gurasoei zuzenduta dago bilera.

“Esan EZ bullyingari Kivarekin!” lelopean, programak kasu bakoitza banakako eta taldekako elkarrizketen bidez jorratzen du, eskolako Kiva lan-taldearen eta inplikatutako ikasleen artean. Helburua eskola jazarpena desagerraraztea da. Ez dadila ikasle bakar bat egon sufritzen. Ikaskideak, besteak beste, biktima babestearen garrantziaz jabetzen dira metodo honen bitartez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!