Bisaurin mendira irteera Aizkardirekin, urriaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 16a, 02:00

Datorren iganderako (urriak 22), Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du Pirinioetara. Oraingoan Lizarako aterpetik (1537m) abiatuko eta Bisaurinera (2670m) igoko dira, Vernerako txabolatik eta zelaitik pasa ondoren. Jaitxiera, Foraton  lepotik (2020m) egingo dute:

Irteeraren iraupena bost ordu eta erdi ingurukoa izango da. Luzera 12kilometrokoa da. Izena emateko, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 649 71 71 82 (20:00-22:00), edo Aizkardi aretoan ostegunean ordutegi berdinean, datorren osteguna baino lehen.

Igandean, goizeko 06:30etan abiatuko dira  parte hartzaileak(urriak 22), Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!