Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera irekia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 16a, 02:00

Aurten ere ekitaldiak antolatu nahi ditu Amasa-Villabonako Udalak azaroaren 25ean, Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, eta, egitaraua denon artean osatzeko, bilera irekia deitu du bihar, urriaren 17rako:

Aldarrikapen-egun hori prestatzen hasiak dira jada udal-teknikariak, baina ideiak eta ekarpenak jaso nahi dira egitaraua aberasteko.

Hori dela eta, bilera irekia egingo da bihar asteartea, urriaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Subijana etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!