Pausoka eguna Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 14a, 02:00

Behar bereziak dituzten haurren familien eguna da Pausoka eguna, Urnietan ospatzen ari direna. Egun osoan zehar eskualde osoko lagunak espero dituzte, hala nola, paella jatean edota arratsaldeko hitzorduetan.

[Argazkiak] Kronika:

Sekulako ospakizuna prest dute Urnietan, egun pasa joateko asmoa duenarentzat. Goizean hasita talo jatea eta edatekoa izan da, eta baita haur eta gaztetxoen aisialdia asetzeko jarduera ezberdinak: tailerrak, aurpegi margoketa, kirol jarduerak,... Antolakuntzak adierazi duenez, 200 lagunetik gora ari da lanean. Lagun askoren lanari esker jaia aurrera ateratzen ari da. Paellak prestatzen, taloak egiten, tabernari lanetan edota segurtasun lanetan urnietar asko ari da lanean. Baita Gipuzkoa osoko Pausokako kideak ere. Gogoan izan behar da ehundik gora familia direla Pausoka elkartean dabiltzalanak, haurrentzat terapia ezberdinak jasotzen.

Egunaren hasiera oso hunkigarria izan da Pausokako kideentzat, urriaren 7an abiatutako lasterketa Urnietara iritsi denean. 8 egunez Gipuzkoako eskualde ezberdinetan korrika aritu dira hainbat kirolari, Pausokaren eta Pausoka egunaren berri ematen. Horien artean zegoen Vicen Carmona, Markelen aita eta Maria Lesacaren senarra. Pausoka elkartearen iturburua familia horretan kokatzen dela esan daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!