Aurreproiektuak, antza, hainbat murrizketa proposatzen ditu G-2, G-3 eta G-4 bus lineatan. Udala ez dago ados horrekin: "Urnietako Udalak argi baitu herritarren beharrak asetzen dituen kalitatezko zerbitzu publiko baten aldeko apustua egiten jarraituko duela".
- "G-2 autobusari dagokionez, garrantzi handia ematen dio eguneko lehen orduko eta eguerdietako zerbitzua mantentzeari, izan ere, 7:00-9:00 eta 13:00-15:00 bitartean jende askok erabiltzen du zerbitzua eskolara edo unibertsitatera joateko edo handik bueltatzeko. Era berean, Donostiatik irteten den azken autobusaren ordutegia luzatzeko eskaera egiten du".
- "G-3 autobusaren kasuan ibilbidea Amararaino luzatzeko aukera proposatzen du. Urnietarrek han dituzte Osakidetzako espezialista batzuk, eta horrenbestez, zuzenean autobuses iristeko aukera izango lukete".
- "G-4 autobusa Astigarragatik igarotzea proposatzen du aurreproiektuak, baina ez du zehazten ordea, handik Donostiarainoko ibilbidea zuzenean eta geldialdirik gabe egingo lukeen edo erabiltzaileek autobusera igo eta bertatik jaisteko aukera izango luketen Amaran eta Riverasen, esate baterako".