Pausoka ekimen handiko elkartea da, Gipuzkoako eta Gipuzkoatik kanpoko ehunka haurrei terapia ematea lortu duena. Hazkunde prozesuan murgilduta daude, Hernanin eta Urnietan kokaturik. Larunbatekoa festa handia izango da, eta hori bidelagun ezberdinei esker egin ahal izango da. Besteak beste, Udalak eta eragile ezberdinak bidelagun dituzte. Jaiaren aurkezpen ekitaldian honako adierazpenak egin zituzten:
MARIA LESACA, PAUSOKA:
“TERAPIA GEHIAGO ESKAINTZEKO
PAUSOKA EGUNA BEHARREZKOA DA”
“Behar bereziak dituzten haurren familietara iritsi nahi dugu, eta elkartea ezagutarazteko Pausoka eguna antolatzea beharrezkoa da. Gure helburua gune bateratua lortzea da, terapia gehiago eskaintzeko. Esker ona adierazi nahi diegu Hernaniko eta Urnietako Udalei”.
JOXE MARI AGIRRETXE, PORROTX:
“PAUSOKAKO HAURRAK ETA FAMILIAK
EZAGUTZEKO AUKERA ONA IZANgO DA”
“Terapiatan aurreratu da, baina oraindik ere asko dago egiteko eta lortzeko. Pausoka horretan ari da lanean, eta eguneroko lana bezain garrantzitsua da ospakizuna antolatzea. Urriaren 14an Pausokako haurrak eta familiak ezagutuko ditugu, begietara begiratu eta euren errealitatea hobeto ezagutuko dugu. Jaia aldarrikapenerako izango da, baina terapiatarako dirua lortzeko ere”.
LUIS INTXAUSPE, HERNANIKO ALKATEA:
“PAUSOKAREN INGURUAN KOMUNITATEA LANEAN ARITZEA GARRANTZITSUA DA”
“Pausoka eguna lehen aldiz Hernanin egin zen. Orduan komunitate txikia zen eta geroztik handituz doa. Pausoka egunean beste eragile batzuren inplikazioa ikusiko dugu. Batuz doan komunitate hori ikustea garrantzitsua dela deritzot”.
MIKEL PAGOLA, URNIeTAKO ALKATEA:
“BABESA EMAN BEHAR DIEGU”
“Pausokak zerbitzua eskaintzen die hainbat haurrei, eta babesa eman behar diegu. Pausoka eguna bezalakoak antolatu beharra daude, elkartea bera ezagutarazteko, herritarron kontzientzian eragiteko eta finantziazioa lortzeko. Larunbatean kanpoko biztanldeak Urnietara etortzera gonbidatuta daude”.