“Gaur egun indarkeriak kirolean presente egoten jarraitzen du. Jokoz kanpo antzezlana futbol zelaietan ematen den indarkeriari buruzko parodia da”.
Sinopsia
“Borobil Teatrok eszenatokia joko zelai bihurtzen du futbolaren munduan gertatzen diren jarrera irrazional eta onartezinak azalerazteko. Kirolaren alderdi negatiboena jokoz kanpo uzteko. Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil kozkorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra”.
Urriak 18, asteazkena
Ordua: 20:00.
Tokia: Sarobe.
Iraupena: 75 minutu.
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota.