Lehendakari aldaketa Euskalduna mendi elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datorren azaroaren 15ean ez ohiko batzarra deituko du Euskalduna mendigoizale taldeak, lehendakari berria izendatzeko. Dagoeneko kargua berritzeko prozesua martxan dagoela iragarri dute.

Hauexek dira lehendakaritza berritzeko pausoak:

• Azaroaren 2ra arte: Hautagaien aurkezpena.
• Azaroak 3-7: Alegazioen aurkezpena.
• Azaroak 8-10: Hautagaien jakinarazpena.
• Azaroak 15: Lehendakari berria izendatzeko ez ohiko batzarra.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!