Ikuskizun polita antolatu zuten bi taldetan horiz eta beltzez banatu ziren gazteak, elkarren aurka indarrak neurtuz. Makina bat joko jarri zituzten plazan, ikusleen gozamenerako: sagar biltzea, lokotxa biltzea, bizikletan plazari bueltaka, txingak, arrautza jokoa, baldeka-ur batetik sagarra ateratzea, zaku saltoa, kubierta gainean bat jarri eta laguna tiraka, bi lagunen artean sagarra kopetarekin eutsita plazara buelta ematea, tabla-jokoa, taldeka korrika, eta amaitzeko, soka tira.
Sagardo probaketarekin eman zitzaien akabera aurtengo Xoxokako jaiei; Hernani eta Urnietako Oianume, Setien, Eula, Eluxeta, Otsua-enea eta Elorrabi sagardotegietako sagardoak jarri ziren mahaietan, festara bertaratutakoek dasta zitzaten.
Esan daiteke arrakastatsuak izan direla aurtengo Xoxokako jaiak. Herri kirolak, gastronomia, bertsolariak, dantza eta herri antzerkia nagusitu dira bost egunez luzatu diren festetan. Zertan gozatzeko eta dibertitzeko aukera e duki dute Goiburuko auzoko biztanleek zein bertara hurbildu diren bisitariek; eguraldia lagun izan dituzte ekitaldi gehienetan.