Aiztondoko minbiziaren aurkako martxa, erantzun bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 9a, 02:00

Aiztondoko minbiziaren aurkako martxak jende ugari batu zuen larunbatean. Aiztondoko herri ezberdinetatik oinez abiatu ziren herritarrak Zizurkilera eta Joxe Arregi plazan elkartuta, kalejiran abiatu ziren guztiak elkarrekin Villabonara:

Argazkiak

Eguraldi bikaina lagun, adin ezberdineko ehunka herritar elkartu zen larunbatean Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak egindako deialdira.Trikitilari, ipotx eta erraldoien laguntzarekin Villabonaraino joan ziren kalejiran eta Errebote plazan egin zuten ekitaldi nagusia. Igotz Alkorta kazetariak gidatu zuen ekitaldia eta, besteak beste, Eresargi abesbatza edota Oinkari dantza taldeko kideek hartu zuten parte. Villabonako alkate Maite Izagirre eta Zizurkilgo zinegotzi Maite Amenabarrek hurrengo urtean Minbiziaren aurkako martxa antolatuko duen Zarauzko herriari eman zion lekukoa, hain zuzen ere, Xabier Txurruka Zarauzko alkateari. Ekitaldi nagusia amaituta, haurrentzako txotxongilo tailerra izan zen Berdura plazan eta nahi zuen orori zuzenduta, baita zunba eta spinning saioak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!