Caritasen egitasmoak aurrera eramateko boluntario bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 9a, 02:00

Andoaingo Caritas elkarteak boluntarioak behar ditu hainbat zereginetan aritzeko, ikasturte hasita dagoenean. Besteak beste, Ama Kandidako biltegian aritzeko, edota 6-13 urte bitarteko haurrei eskolak emateko laguntzaileak behar dituzte.

Deialdia:

Eskolaz kanpoko ekintza gisa hartzen da Caritasek ematen duen eskola, laguntza modura. Urrian jarriko da abian, eta astean lau egunetan irekiko dute, 16:45etik 18:00etarako ordutegiarekin. Ikasgela bakoitzak lau ikasle hartuko ditu, gehienez. Jada 30 ikaslek baino gehiagok eman du izena.

BILTEGIA
Etxeko altzariak eta tresnak, arropak, jostailuak eta abarrak jasotzeko zerbitzua, berriz, elkarteak Ama Kandida etorbidean daukan egoitzan kokatzen da, esan bezala. Lagatzaileek bertan uzten duten tresneria jasotzea eta antolatzea izango da egin beharko den lana.

HARREMANETARAKO
Caritaseko kideekin harremanetan jartzeko, Zumea 3n daukan harrera bulegora jo behar da. Astelehen, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. 
caritasandoain@yahoo.com
688 825 445

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!