Behar bereziak dituzten haurren Pausoka elkarteak urteko festa ospatuko du Egape ikastolako jolastoki estalian, datorren urriaren 14an. Urnietan bertan sortu zen Pausoka, Maria Lesakaren eskutik, Markel bere semearen egoera hobetzeko terapia faltaz ohartuta. Urteotan elkarteak hazkunde handia izan du eta dagoeneko terapiak eskaintzen dizkiote Gipuzkoa osoko ehundik gora familiei, Hernanin eta Urnietan dituzten egoitzatan.
Aurtengo jaiak berrikuntza dakar. Aurreko aste osoan Pausokak Gipuzkoa lasterka zeharkatuko du, herriz herri elkartearen eta festaren berri emanez.
Urriak 14, larunbata
11:00 Jaiaren hasiera.
11:30 Tailerrak.
14:00 Bazkaria.
16:30 Ikuskizunak.
18:30 Porrotx.
HERRI BAZKARIA, TXARTELAK SALGAI
Paella jatearen prezioa 5 eurokoa izango da. Ostegunean, ostiralean eta datorren asteko astelehen eta asteazkenean egoitzan bertan eros daitezke sarrerak, 17:00etatik 19:00etara. Pausokaren egoitza Idiazabal kaleko 13. zenbakian dago. Azken txartelak egun berean jarriko dira salgai.