Auto batek su hartu du Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urr. 6a, 02:00

Ezbeharra arratsaldeko ordubatak eta laurden inguruan jazo da, Txermin auzoan. Aparkatuta zegoen auto bat su hartzen hasi da motorretik. Berehala iritsi dira bi kamioi suhiltzaile sua itzaltzera, baita ertzainak eta udaltzainak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!